Papeles y electrones: Mendiak.eus
Zer duzu nahiago, uda honetan turistaz beteriko eremu bat bisitatzea ala mendizale bakar batzuk bisitatuko duten tontorrak bisitatzea? Hegazkin bat hartu eta turistaz jositako hiri edo kostalde bat bisitatzea erantzun badiozu galderari, utzi ahal diozu hemen testu hau irakurtzeari. Baina “Mendizale bakar batzuk bisitatuko duten tontorrak bisitatzea” erantzuna hobetsi baduzu, ezagutuko duzu, baina ahaztuta izango duzu, agian, Mendiak.eus webgunea eta aplikazioa. Karbono-aztarna bezalako kontuekin kezkatxoa baldin badaukazu, baina ala ere udan etxezuloan geratzeko planak asetzen ez bazaitu, lagun-talde batean garraio publikoa erabil dezakezue etxe ondoko parajeak bisitatzeko. Mendi tontorretan ez duzu Magalufeko ostalaritza zerbitzu-sistemarik topatuko baina lagunekin horrelako tokietan sortzen den giroa baino hobea lortzerik badago. Mendiak.eus horretan mapa txukuna topatzeaz gain mendizaleak ERRONKAK azpiatalean aurkituko du bere igoeren laburpena eta domina-banaketa. Gainera, norbere igoeren historiko guztia PDF eta CSV formatuan jaisteko aukera. Profileko argazkia eta izena alda-tzeko aukera… Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus |
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 230