enero 1, 2025

Papeles y electrones: Wordle jokoak

r228_papelesGaurkoan webgune serio bati buruz idazteko eskatu didate, eta hortxe ibili naiz https://jendaurrean.eus/jendaurrean-erabili%20proiektua/ webgunean aurrera eta atzera. Webgune serio-serioa iruditu zait. Bizpahiru kolore, irudi geometriko soilak, grisa nagusi eta laranja pixka bat. Meskita bat baino serioago iruditu zait baina ez zait hona ekartzeko moduko ezer idazteko bururatu. Hortxe ibili naiz, prokastinatzen, zerbait idatzi beharrean.

Prokastinatzen eta prokastinatzen wordle jokoan partida bat jokatu dut. Bost letratik bi asmatu ditut lehenengoan. Gero beste bat, gero beste bat eta azkenik ia-ia lortu dut bost saiakeretan bost letretako hitz ezkutua asmatzea. Eskerrak sei aukera ematen dituztela!

Tira, jokoa ez dago txarto. Behin edo behin jolasteko modukoa. Egunean behin bakarrik jolastu daitekeela ulertu dut, adikzioak saihesteko. Nik tranpa egin dut eta bigarren saiakeran lehenengoan asmatu dut hitz ezkutua. Gaueko hamabiak arte ez omen dute hitza aldatuko. Hirugarren aldiz ere jokatu dut, oraingoan hitza hirugarren saiakeran asmatu dudan plantak egin ditut eta nire emaitza bikaina mastodon.eus horretan erakutsi dut.

https://wordle.jokoak.eus/

Luki Suzkoa Itsasturia © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 232