 |
 |
Zaila izan zen tabakoa toxikoa zela frogatzea. Tabako industriak milioiak zeuzkan balizko toxikotasunari buruzko zalantzak zabaltzeko eta milioiak tabakoaren aldeko publizitatean xahutzeko. Hollywoodeko erreferentziazko aktoreek pantailetan erretzen zuten, intelektualek telebistako platoetan. Tabakoak adi egoten laguntzen zuen, erlaxatzeko balio zuen. Arriskutsu? Bizitzea da arriskutsu.
Hamarkadak behar izan ziren gaur egun zigarro paketeetan argazki errealistetan ikusten diren efektuak tabakoarekin lotzeko.
Desagertu zen tabakoaren publizitatea kirol estadioetatik, pantailetatik, Hollywoodeko aktoreek ez zuten pantailetan erreko, eta gurasoek eta irakasleek utzi zioten umeen aurrean erretzeari. Edo utzi zioten erretzeari.
Maskulinitate toxikoak ere, tabakoak bezala, hitzen du. Ordainetan ez die eredu hori bilatzen dutenei, boterea, sexu basatia eta zoriontasuna emango, baina saltzen du. Holly-woodeko aktoreek ez dute pantailan zigarrorik erreko baina arrisku itzelak hartuko dituzte, emakume gazteak salbatuko dituzte, ingurukoak mendekatuko dituzte. Ukabilak, autorik garestienak, armarik modernoenak erabiliko dituzte. Eta eredu horiekin produktoreek poltsikoak beteko dituzte batzuen burmuinak hustu bitartean. Bechdel testaren parekorik ezagutzen duzue maskulinitate toxikoaren kontua ebaluatzeko filmetan edo teleberrietan?
Gorka Azkarate © elkarma.eus
|
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 234
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados