marzo 29, 2026

Gora et Labora: AAurrerantzean

Kamioizaleak laster bere lana galduko duela badaki. Diesela gero eta garestiago. Kostuak murrizteko enpresari geratzen zaion aukera bakarra, iragarri diote, bere soldataren laurdenarekin Adimen Artifizial sistema bat alokatzea kamioia gidatzeko.

Kamiozaleak pantaila piztu du. AAri galdetu nahi dio ea zein lanetan jardungo duen aurrerantzean. Pantailak ea premium ala doaneko erantzunak nahi dituen. Doanekoak. Pantailak erakutsi dizkio inguruko argi gorridun klub hurbilenak, gazte berriak, etengabe berritzen den generoa; gasolindegi hurbilenak mapan, 48 litro besterik ez dira geratzen; janari azkar-merke kateko jantoki hurbilenak…

Publizitatearen ostean, kamioizaleak jada ez du gogoratzen zer galdetu nahi zuen. Galdetu du ea zergatik diesela gero eta garestiago. AAk hainbat bideo erakutsi dizkio, aukeran. Guztietan AAk sortutako gizon ile-urdindun bat, gorbatarekin. AAkademiko bat. (Más…)

diciembre 27, 2025

Gora et Labora: kAkAzetaritza

Dirua ustez galtzen duen hedabide batek artikulua prestatu du: “beste ustelkeria kasu bat wokeen alderdian!” Enpresa pribatuek emandako eskupekoekin, politikari batzuek, putak eta koka. Testua erdizka AA batez eginda. Ilustratzeko erabili diren irudi batzuk ere bai (letra txiki-txikian aitortuta). Gero influencerrek hauspotuko dute kontua, algoritmo toxikoen bultzadarekin.

Krisi ekosozialen garaietako zirkua. Ustelkeria txikiak sistemaren ustela ezkutatzeko. Greenwashing eta sportwashing. Problemak pateretan datoz, ez jet pribatuetan.

Egunero adibide erridikuluagoak ikusten dira prentsan eta sare sozialetan. MAGAko alfa-arrak, esate baterako, erruz erabili izan du AA gu entretenitzeko eta bere burua Aita Santu edo Gazako bakegile-eraikitzaile agertzeko. Gero FIFAko ustelek bakearen domina eman badiote, azkenean ez dakigun hori ere ez ote den artifizialki sortutako beste bideo erridikulu bat. (Más…)

septiembre 30, 2025

Gora et Labora: Egungo dogma

Hazkunde ekonomikoan oinarritzen den zibilizazioaren itxura zeharo aldatuko da hazkundea, arrazoi fisikoengatik, ezinezkoa bihurtzen denean. Munduko diru kopuruak handitzeko mugarik ez dago, baina diruak ordezkatzen dituen benetako ondasunak, mugatuta dagoen planeta batean, ezin dira etengabe sortu aldi berean gehiegizko zaborra sortu gabe eta lehengaiak agortu gabe.

Lehengai batzuk agortu daitezkeela hasi dira batzuk susmatzen, —Boliviako gasolindegietan igual— eta bitartean zaborra espazioan, itsasoetan, hirien aldirietan metatzen da. Halere, betiko hazkunde ekonomikoaren mitoan sinesten dugu. Mito idatzi dut baina dogma da: gure ekonomiak hazi egin behar du besteena baino azkarrago, bestela jan egingo gaituzte. Hazi, hazi, hazi. Sabaiarekin talka egin arte? Ez. Ez dago sabairik. Lehengaiak agor daitezke? Bai zera! (Más…)

Página siguiente »