 |
 |
Europarrok segurtasun gehiago behar dugu. Ez etxetik ogia erostera irteten bagara okupa batzuk sartuko direlako gure etxean, ez. Kontua larriagoa da. Putinek Europa konkistatu nahi du. Arma gehiago behar ditugu. (Oraingoz, gero soldaduak ere beharko, jakina). Zifra bat bota digute. 800.000.000.000 euro. Argitaratuta dago.
Matematiketan ez bagaude oso jantzita ―eta kopuru potoloekin hasten direnean, ez gara egoten―, kalkulagailua behar.
Duela gutxi bizikleta bat erosi dut, 200 euro. Bigarren eskukoa. Berria izanez gero, 400 bat euro. Makina ona.
Armetan gastatu nahi duten diru horrekin 2.000.000.000 bizikleta berri eros daitezkeela dio ene kalkulagailuak. Europar Batasunean 450 milioi bat pertsona bizi bagara, armetan gastatu nahi duten diru horrekin Europar Batasuneko biztanle bakoitzarentzat 4,4 bizikleta berri erostea genuke. Ume jaio berrientzat eta hilzorian daudenentzat ere bai.
Tankeak, hegazkinak… F-22ak garestiak dira. Horrelako asko erostearen aldekoek ere aitortzen dute. F-22 batek 334.000.000 $ inguru. AEBko gure lagunen teknologia. Hegaldien orduko gastua 60.000 $
Eibarko arma fabrikak bizikleta fabrikak bihurtu zirela kontatu ziguten. Orain, agian, bizikletak egiteari utzi eta berriro ere armak egiten hasi beharko.
Hasi CrossFit egiten, Europak behar zaitu!
Gorka Azkarate © elkarma.eus
|
Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 233
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados