Deformatika: Greba orokorra, hauteskundeak, 25S… eta Twitter euskaraz
![]() |
|
Bufff, egia esateko ez neukan oso argi nondik hasi hilero zuekin konpartitzen dudan zutabe potolo hau. Eta ez da gai falta dagoelako: Hego Euskal Herrian espero genuen baina arrakasta gehiago izan duen greba orokorra izan dugu. Eguneko kronikarik interesgarriena, betiko moduan, Twitter-ren topatzen dugu (http://goo.gl/6ny8j). Urriaren 21an EAEn hauteskundeak izango ditugu, momentuz lelo nagusia «Denok EHBildu-ren aurka». Gero disfrutatu ditugu estatu polizial batek bakarrik eskaini ditzake irudi odoltsuak, Madrilen Neptuno Plazan Kongresuaren inguruan izandako kontzentrazio jendetsua eta Espainiako poliziak hemendik hainbestetan erakutsitako formak: karga basatiak, infiltratu «biolentoak», frogen fabrikazioa, probokazioak eta gezurrak. To!Jarraitzen dugu astea estatuko aurrekontuen aurkezpenarekin, bertan mozketa sozialak ikaragarriak dira: bekak, enplegu-formazioan, enplegu-sarietan, memoria historikoan, pentsioetan .. Laburbilduz “giza” kutsua duten programak itzelezko murrizketekin eta, bitartean, Erret etxea, Barne Ministerioa eta Defentsa Ministerioan ia murrizketarik ez. Lehentasunak argi ikusten dira, antza. El Pais-ek azterketa interesgarria egin zuen: http://goo.gl/zmsWJ Guk gurean jarraitzen dugu, Twitter azkenean euskaratu zaigu, asko ez dira enteratu baina, tira, laguntza beti eskertzen da. Iametzakoek http://www.twittereuskaraz.com/ sortu dute. Bertan euskaratzeko pausoak eta estatistikak topatuko dituzu. Ekimen interesgarria.
Mintxu S. López © humorenlared.com
|
|
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Bufff, egia esateko ez neukan oso argi nondik hasi hilero zuekin konpartitzen dudan zutabe potolo hau. Eta ez da gai falta dagoelako: Hego Euskal Herrian espero genuen baina arrakasta gehiago izan duen greba orokorra izan dugu. Eguneko kronikarik interesgarriena, betiko moduan, Twitter-ren topatzen dugu (
