Gora et Labora: #ForgetCatalonia
![]() |
|
Monasterioko liburutegitik anoa jateko besterik irteten ez den honek munduko hutsalkeria guztiak ahaztu eta gogoa filosofia garbiaren problemetan murgilduta igaro nahiko lituzke geratzen zaizkion bizitzaren azken hondarrak, azken hamarkadak. Karmakoek klasikoetara jotzeko gure joerari uko egiteko ere eskatu ziguten. Kazetaritza ikastaro oso bat eman ziguten esaldi bakar batean: “idatzi hurbilekoari, orainari buruz”. Etorriaren bila, irratia piztu dugu. gizonezko kirol profesionalen ohiko kontuekin batera badirudi aspaldi honetan boladan dagoela Kataluniaz hitz egitea. Pirinioetako beste aldekoen txikikeriak. Monarkia baino Errepublika nahiago dutela. Apetak. Etorriaren bila, Interneten sartu gara, Catalunya, Katalunia, Cataluña, Catalonia idatzi eta #ForgetCatalonia bideoa topatu dugu. Ingelesez susmagarri ondo egiten duen Espainiako politikari batek (fake bat izango da) Europarrei bere kontuekin segitzeko eskatzen die, beste aldera begiratzeko; katalanekin ez kezkatzeko. Baztertuekin beti egin den bezala. Zertaz ari ginen? Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados