diciembre 25, 2020

Gora et Labora: Know-how

Zenbat balio dute zure datuek? Zenbat balio du sare sozialetan ematen duzun denborak?

Irratian entzun dut Facebooken akzioak %2 jaitsi direla, enpresak laster AEBetan, monopolioen kontrako auzi batean arrisku batzuk hartuko dituelako. ‘Herriak Facebooken kontra’ edo, izendatuko dute hemendik urte batzuetara abokatuen filmetan. Irratiko esatariak argitu du aurten akzioek %60 igo direla. GAFAM taldeko besteen pare. Gure soldaten pare.

Gure familiako aitona batek horrela definitzen zuen kapitalismoa: ‘azkarrak tentela lanean jartzen du’. Irribarre batekin isiltzen zuen nork eramaten zuen tartaren puska handia eta nork hondarrak, apurrak.

Nola ekoizten da tarta? Esate baterako, youtuberrak kexatu egiten dira Youtuberen algoritmoaren tiraniaz. Bideo txukun bat egiteko orduak behar omen dituzte, eta gero, milaka bisiten truke, sor-tzaileek hutsaren hurrengoa irabazi. Patreon bezalako plataformak sortu dituzte, sortzaileek limosnatxoa eskatzeko. Eta youtuberrak izango dira beren denbora eta lanaren truke limosnatxoak jasotzen dituzten bakarrak. Sare sozial gehienetan jendeak doan sortzen eta partekatzen ditu edukiak. Eta datu pertsonalak.

Ea tentelok ernatzen garen. Badago sare sozial libre eta federatueturik, monopolioei iskin egiteko: (Twitter) Mastodon.eus, (WhatsApp) Element, (Reddit) Lemmy.eus, (Youtube) Peertube…

Gorka Azkarate © elkarma.eus

 

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 216

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados