julio 6, 2024

Deformatika: Uda garaian teknologiaz blai (AA ez da aiaiai-ko laburpena, jakin dezazuen) (I)

228_deformatikaEta ez pentsa gauza arraroa denik. Alde batetik ditugu enpresa teknologiko handiek gure kontra egindako azken mugimenduak: Meta, Adobe, Google-n mugimenduak, nola ez, gehienok irakurtzen ez ditugun erabilpen-baldintzetan aldaketak onartzeko euren AA (Adimen Artifiziala, ez pentsa gaizki) gure edukiekin entrenatzeko. Ez da kontu makala, azken finean enpresa handi hauek ez dute ezer sortzen, guk sortzen ditugu haien zerbitzuak hornitzen dituzten edukiak. Beste aldetik dago AA bera daukan egoera. Ehundaka dira AA erabiliz edo aitzakiarekin sortutako zerbitzu “paregabeak”, “ilusioz beterikoak” eta erabili nahi dituzun hitz potolo guztiak. Azter ditzagun batzuk:

https://www.climatechange.ai/ AA eta aldaketa klibatikoa, Machine Learning erabilita. Ekimena ez dago gaizki, kontutan hartzen badugu gaur egun AAk duen kontsumoa (argindarra eta ura) areagotzen ari dela aldaketa klimatikoa. Udako formazioa dute eta ez dago gaizki.

https://punchlines.ai/ Idazkeek erabiltzen badute AA testuak egokitzeko, laburtzeko edo entseguak egiteko, zergatik ez erabili txisteak sortzeko? Humor en la red-eko hurrengo urratsa? Humor de la IA?

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 230