enero 5, 2022

Deformatika: Euskal Herria Solar Punk, Googlerik ez, meta.eus eta beste ekimen interesgarri batzuk (II)

220_deformatika

Beno, badakizue beti nagoela kaka ematen Google-ko alternatibak erabilzeko, posible den neurrian, albo batera uzteko, ba hemen duzue, urtea bukatu baino lehen alternatiba bildumatxoa: https://labur.eus/googlealternatibak

Euskal Herri mailan bidean dago beste proiektu interesgarria: https://denda.meta.eus/ Nextcloud lokala sortzeko ekimena. Momentuz ezer gutxi dakigu honetaz baina informazioa jasotzeko posta-e utz dezakezu…

Bukatzeko beste bideoproposamen interesgarria Durangoko Azokara joateko aukerarik ez baduzu izan: izandako aurkezpenen bideoak https://labur.eus/azokabideoak. (Más…)

diciembre 28, 2021

Deformatika: Euskal Herria Solar Punk, Googlerik ez, meta.eus eta beste ekimen interesgarri batzuk (I)

220_deformatika

Urte madarikatu hau bukatzear dagoenean, garai ilun hauek ahazteko (edo alboratzeko) asmoarekin ekimen interesgarri batzuen berri eman nahiko nizueke, urte berria beste era batean hasteko asmoz. Agian sexu gehiago eta hobeagoa izateko gomendioak espero zeniztukeen, ba tira, ez da gaurko gaia 😉

Euskal Herria Solar Punk (https://labur.eus/euskalherriasolarpunk) Beñat Irasuegik, Euskarabildua Jardunaldian eman zuen honen berri, egia bada niretzat ezaguna zen scifi utopikoa, lokala eta ekologikoan oinarritutako mugimendu hau. Interesgarria planteatzen duen lan ildoa.

Gorka Juliok itzuli du Solarpunk manifestua eta hemen duzue irakurgai: https://labur.eus/solarpunkmanifestua.
(Más…)

octubre 14, 2021

Deformatika: Zinemaldiaren itzalak, fitxategiak transferitu eta zure bulegoa online (II)

219_deformatika

Fitxategiak bidaltzeko aukera ezberdinak ditugu, wetransfer da ezagunetarikoa, baina badaude beste alternatiba gomendagarriak: https://tori.eus/ euskaraz dagoena, honek ere 2GB eskaintzen ditu. Azkenaurrekoa sartzeko honetan da https://www.swisstransfer.com/es, honek 50GB jartzen ditu mahai-gainean eta Suitzan dagoela kokatuta (emm, protonmailek baita baina honek ez du ezer berezirik esan nahi: https://labur.eus/protomail).

Bukatzeko gomendio pare bat, badakizue oso Libreoffice-zalea naizela, momentu honetan Microsoft Office-ko alternatibarik sendoena (eta euskaraz dago), baina ez da bakarra, azkenaldian frogak egiten egon naiz Onlyoffice-ekin eta doa batere gaizki, gaztelaniaz dago baina oso paketa txukuna iruditu zait, testu prozesadorea, kalkulu orria eta aurkezpenak egiteko paketeak ditu, konpatiblea Libreoffice eta Microsoft Office-kin eta online era konpartitua erabiltzeko aukera, azken hau ordaindu behar da, baina dohako 2GB kontua eskaintzen du, eta Nextcloud-ekin dauka bateragarritasuna,hau da, zure bulegoa online. (https://labur.eus/onlyoffice). (Más…)

« Página anteriorPágina siguiente »