octubre 8, 2024

Deformatika: Mass media garaian, komunikazio alternatiboa behar dugu (I)

228_deformatikaTelebista edo irrati generalistak entzuten badituzu ez zara ezertaz enteratuko. Berdin du txapela duen EITB edo “txulapo” itxura duen RTVE ikustea, bietan tratamendua da berdina, gehien bat nazioarteko informazioaz ari bagara. Estatu sionistak (hau da Israel) burutzen ari den genoziodioari buruzko informazioa da partziala, gehienetan agenziek markatutako gidoia eta oso kasu gutxitan dituzte korresposalak. Hemen argitu behar dugu Israelen bai, oso kontrolatuta nondik dabiltzaten eta zer esaten duten. Gero Palestinan oso gutxi geratzen dira, gehienak sionistek erahil dituztelako (130 bat) eta izugarrizko ostopoak (bizitza arriskua, konektibitate arazoak, ikusten eta bizi duten sarrazkiari buruz nola informatu ia baliabide teknikorik gabe… ).

Instagram-en bazude hemen zerrenda interesgarria topa dezakezu https://labur.eus/INCaZ

Badago proiektu interesgarri bat Forbidden Stories: https://labur.eus/OybxX non komunikabide ezberdinetako kazetariak babesa ematen dioten Gazan dauden kazetariei. (Más…)

julio 14, 2024

Deformatika: Uda garaian teknologiaz blai (AA ez da aiaiai-ko laburpena, jakin dezazuen) (II)

228_deformatikaBadira asko honetaz galtzen dizkidatenak, ea ba al dagoen euskaraz ulertu eta egiten duen AArik. Egia da ChatGPTk https://labur.eus/chatgpt-euskara-jasoa eta beste horrelako esperimentuak jasotzen dituela baina zalan-tzarik gabe, gaur egun, euskaraz hobeto moldatzen den AA dela Reka (https://www.reka.ai/). Euskara ulertu eta euskaraz luze eta zabal erantzuteko gaitasuna du eta eta erakutsitako maila aparta da. Kontutan hartzekoa.

Bilaketa motoreetan ere nabarmena izan da AAren hazkundea eta ia guztiek eskeintzen dute ingelesa ez den hizkuntzetan AAren bidez sortutako informazioa. Euskaraz ere: Agian interesgarriena https://you.com/ izan daiteke, nahiko aintzindaria izan baita honetan. (Más…)

julio 6, 2024

Deformatika: Uda garaian teknologiaz blai (AA ez da aiaiai-ko laburpena, jakin dezazuen) (I)

228_deformatikaEta ez pentsa gauza arraroa denik. Alde batetik ditugu enpresa teknologiko handiek gure kontra egindako azken mugimenduak: Meta, Adobe, Google-n mugimenduak, nola ez, gehienok irakurtzen ez ditugun erabilpen-baldintzetan aldaketak onartzeko euren AA (Adimen Artifiziala, ez pentsa gaizki) gure edukiekin entrenatzeko. Ez da kontu makala, azken finean enpresa handi hauek ez dute ezer sortzen, guk sortzen ditugu haien zerbitzuak hornitzen dituzten edukiak. Beste aldetik dago AA bera daukan egoera. Ehundaka dira AA erabiliz edo aitzakiarekin sortutako zerbitzu “paregabeak”, “ilusioz beterikoak” eta erabili nahi dituzun hitz potolo guztiak. Azter ditzagun batzuk:

https://www.climatechange.ai/ AA eta aldaketa klibatikoa, Machine Learning erabilita. Ekimena ez dago gaizki, kontutan hartzen badugu gaur egun AAk duen kontsumoa (argindarra eta ura) areagotzen ari dela aldaketa klimatikoa. Udako formazioa dute eta ez dago gaizki. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »