Eta ez pentsa gauza arraroa denik. Alde batetik ditugu enpresa teknologiko handiek gure kontra egindako azken mugimenduak: Meta, Adobe, Google-n mugimenduak, nola ez, gehienok irakurtzen ez ditugun erabilpen-baldintzetan aldaketak onartzeko euren AA (Adimen Artifiziala, ez pentsa gaizki) gure edukiekin entrenatzeko. Ez da kontu makala, azken finean enpresa handi hauek ez dute ezer sortzen, guk sortzen ditugu haien zerbitzuak hornitzen dituzten edukiak. Beste aldetik dago AA bera daukan egoera. Ehundaka dira AA erabiliz edo aitzakiarekin sortutako zerbitzu “paregabeak”, “ilusioz beterikoak” eta erabili nahi dituzun hitz potolo guztiak. Azter ditzagun batzuk:
https://www.climatechange.ai/ AA eta aldaketa klibatikoa, Machine Learning erabilita. Ekimena ez dago gaizki, kontutan hartzen badugu gaur egun AAk duen kontsumoa (argindarra eta ura) areagotzen ari dela aldaketa klimatikoa. Udako formazioa dute eta ez dago gaizki. (Más…) |