Garai batean, gure ingurunea gaueko, lurrazpiko eta zeruko izaki misteriotsuz osaturik egoten omen zen: Mari, Maju, Atarabi, Mikelats, Sugaar, Eguzki Amandrea, Ilargi Amandrea, Amilamia, Urtzi, Basajaun, Basandere, lamiak, iratxoak… “Eguna egunekoentzat eta gaua gauekoentzat” esaten zen.
Mende luzeetako Inkisizioak eta eskola prusiarrak errealitate birtual hori garbitu eta, konturatu orduko, XXI. mendean gaude. Orain, baina, beste errealitate birtual bat sortu zaigu, eta gaur egungo izaki magikoek a bildua eransten diote beren izenei: @luistxo, @beatxo, @txargain, @xalbadorrenea, @aranagoiri, @orostorm, @Hey_neken, @teketen, @jozulin, @txopi, @etxondoko… Horietako batzuk egunez pertsonaz mozorroturik ibiltzeko ahulezia daukate baina zuhurrenak interneteko itzaletan ezkutatzen dira beti. (Más…) |