Gora et Labora: Negazionistak
![]() |
|
![]() |
|
Negazionistak ez dira existitzen. Beraz sailkatuko ditugu. Sinpatikoak. Lurra planeta biribila dela bezalako kontuak ukatzen dituztenak. Hasi da bideoa. Gizonkote gizenkote bat esku batean laranja bat eta bestean pitxerra bete ur. Bota dio ura laranjari, eta ur guztia lurrera. Laranja ia-ia lehor geratu da. Ergo lurra biribila balitz itsasorik gabe geratuko ginateke. Erronka bota die geologian ustez aditu horiei: ezetz potrorik aurrez aurreko debate bat telebistan egiteko… |