
Oso oker ez naiz egongo esaten badut podcast hitza (eta honen azpian dagoena) gehienok ezagutzen duzuela. Komunikazio tresna interesgarria, agian asko pentsatu duzuela berria dela baina justu kontrakoa, urte asko darama amaraunean, baina egia da azkenaldian EEBBetan izan duen arrakasta dela eta, gurean ere zabaldu egin da.Podcasta da komunikatzeko tresna oso merkea (edo doakoa), soinuan oinarritzen dena (ahotsak, elkarrizketak, musika, sintoniak eta kuinak) eta hedatzeko aukera asko dituena. Sakondu nahi baduzue: zelan sortu, zer behar duzuen egiteko, non argitaratu etab… artikulu interesgarria duzue hau: https://labur.eus/1Et8M.
Euskal podcast-fera, ez galdu aukera (ez, ez naiz bertsotan hasiko, lasai)
Garai batean gurean irrati libreek erabiltzen zuten gehien bat eta, betiko moduan, Arabako Hala Bedi Irratia (https://halabedi.eus/) izan da aitzindaria eta gero hasi zen zabaltzen hainbat irrati libre, komunitario eta, nola ez, pribatuetan. EHa bere osotasunean kontutan hartzen duen Arrosa Irratien sarea ekimenean, podcastak (https://labur.eus/PBwEs) aspaldi erabiltzen dira eta emaitza onak izan dira. Beste aukera berriagoa eta baita interesgarria Zuzeu Podcast sarea da (https://podcast.eus/). (Más…) |