Deformatika: Pandemiaren bigarren faserako presta dezagun gure burua… (I)
![]() |
|
![]() |
|
![]() Isolamendua pasatu eta gero, hasten da uda eta turismoaren industriari mesedea eginez, desagertzen dira hartutako neurri gehienak (musukoak edo, nik diodan moduan, mozalak salbuespen) eta berriro handitzen da inoiz dezagertu ez zen koroabirusa. Orain turismo garaia bukatu egin dela, hasiko dira nonnahi udan zehar hartu eta mantendu behar ziren neurriak. Ekonomiak agintzen duenean guztion osasuna kaltetuta gertatzen da, eta hau behin eta berriro ikusi dugu, baina ez dugu ikasi, haiek bai, zoritxarrez. Asko hitz egin da koroabirusa antzemateko instalatu beharreko APPak direla eta, pribatutasuna, konfidentzialitatea, etab non gelditzen diren. Nik apostua egin dut https://opencoronavirus.app/ -en alde. Gardena, kodea Github-en ikusgai dago, Ionic erabili dute programazio mailan eta administrazio ezberdinen eskuetan jartzeko asmoa agertu dira hasieratik. Ekimen interesagarria, benetan. (Más…) |