abril 19, 2012

Deformatika: Sarea (eta kaleak) sutan, txio, txio!!!!

Ahh, Twitter, euskaldunoi hainbeste gustatzen zaigun bat-batetekotasuna, 140 karaktere, manifetan maiz gerta-tzen diren indar polizialen “gehiegikeri”en testigantzak, … tira, oso sare soziala erabilgarria. Martxoak, hedabideen arabera behingoz, 3 zita utzi dizkigu, ba hemen irakurriko dituzu aipatutakoetan inoiz entzun edo ikusiko ez dituzun balorazioak…

Greba orokorra, umorea eta borroka uztarturik…
@bsarasola: Radio Euskadin Esne Beltzaren musika. Gero esango duzue greba frakasoa izan dela. #grebaorokorra #M29greba.

@larbelaitz: Has dadila guda dantza! #grebaorokorra #m29greba.

@ainhoaeus: RT @piban: Atzo Gasteizko kaleetan ertzainak kargatu egin zuen #M29 an zauritutako gaztearen aldeko kontzentrazioa egiteagatik. Lotsagarria! (Más…)

marzo 17, 2012

Deformatika: Kapitalismorik basatiena ezagutuko dugu

Patronalak PPko gobernuaren bidez inposatu duen lan eskubideen murrizketa basati hau ia esklabotzara garamatza. Eta ez pentsa honekin bukatzen dela kontua, hau hasiera besterik ez da: bankuek oraingoz botere gehiago izango dute, enpresarien iruzur fiskala legeztatuko dute, zerbitzu publiko ia guztiak bertan behera geratuko dira, … indar polizialak, indar armatuak (militarrak, tira), hauek ez, ez dute murrizketarik ezagutuko. Azken finean, norbaitek inposatu beharko du egoera berria…  Eman diezaiogun errepasotxoa egoerari:

http://goo.gl/WWL6G Pentsatzen zenuen elizak ere murrizketak izango zituela? Ja. Kontrakoa, diru gehiago jasoko du.

http://goo.gl/XrMsT Euskal Herrian badaude erresistentziarako mugimenduak: Euskal gehiengo sindikalak martxoaren 29rako greba orokorra deitu dute… (Más…)

febrero 28, 2012

Deformatika: Ez dugu SOPArik nahi!

Gaur egun ezagutzen dugun internet bukatzeko arriskuan? Ziur aski honen inguruan ez duzue ia ezer jakingo baina EEBBetan SOPA (Stop Online Piracy Act ) izeneko ekimena aztertzen ari dira. Helburua, pirateriaren aurkako borrokaren izenean, interneten zentsurarik proiekturik handiena ezartzea izango da eta kontua ez da makala. Sistema onartzen bada, web gune baten aurkako salaketa egiten bada (copyright salaketa, adibidez), ia momentuan internetetik desagertuko da (DNS sistemetan blokeatzen da). Eta hau hasiera besterik ez da!!!

Horren aurrean sarean ekimen ugari sortu dira. SOPA madarikatuaren aldekoak azalarazi, salatu eta, je je, nola ez, borrokatu:

http://goo.gl/Id6GI Alt1040ko jendeak segimendu handia egin dio gaiari eta SOPAren aldeko 142 enpresen zerrenda eskaintzen digu. Beno, egia esateko, 141 dira. Segi irakurtzen… (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »