diciembre 17, 2011

Deformatika: Uhinez osatutako amarauna

Internet eta irratiak? Ba ez, ez nago txantxetan (beno, agian bai), Gaur egun Euskal Herrian entzuten (edo entzunarazten esan beharko genuke?) diren irrati ia guztiek sarean daukate esparru berezia: Cope, Ser, Intereconomía, Onda Cero, Radio Euskadi. Guztiak jarraian ikustean hotsikara sortzen dit, glups!
Euskal Irratien presentzia sarean ez da kontu berria, orain dela 10-en bat urte www.irratia.com proiektu aintzindaria sortu zen Patxi Gaztelumendi eta Javi Zabalaren eskutik, ibilbide luzea egin dute eta hainbat moldaketekin aurrera jarrai-tzen dute, taldea handituta baina lehenengo kemenarekin.
Euskal Herri mailan dauden irrati euskaldun gehienak Arrosa izeneko proiektuan biltzen dira (www. arrosasarea.org), irratsaioak elkartrukatuz sare oso interesgarria sortu dute, ipar eta hegoaldeko irratiz osatuta eta euskara ardatz nagusia izanda. Irrati libre zein komertzialak biltzen dira eta, dirudienez, elkarbizitza ona omen da, je (Más…)

noviembre 19, 2011

Deformatika: Euskal gatazkaren alde frikienak

Orain ETAk ekintza armatuak  behin betirako uzten dituenean, heldu da momentua gure gatazka honek dituen alderik frikienak azalarazteko. Hona hemen gure ikerketaren emaitzak:
– Euskal gatazka ez da inoiz ikusi horrela: Lego panpintxoz http://goo.gl/Gurfu.
– Ezagunak egingo zaizkizue “Bizitza osoko demokraten” hedabideak: Esradio, Intereconomía, Libertad Digital, PopularTV, COPE… Ez galdu aukera ikusteko nola jartzen duten martxan axioma: ez bazait gustatzen errealitatea, baditut medioak ezkutatzeko…
– Aurrekoarekin lotuta, sarean asko dira hauen mugimenduak eta manipulazioak salatzeko borrokan daudenak: Lahaine, Kaos en la Red, Rebelion. Ez baduzue ezagutzen http://luchadisidente.wordpress.com/ gomendatzen dizuet, umorea askotan erabiltzen baitute euren salaketetan. (Más…)

octubre 15, 2011

Deformatika: Kukutza eta bide batez, gehikeriak salatu mugikorren bidez

Harrituta ikusi dugu Kukutza gaztetxeak izan duen bizitza kultural oparoaren ostean nola suntsitu duten inolako errukirik gabe. Barruan zeudenak ostikoz aterarazi eta atxilotu, auzokoak kolpatu… Tristezia baita ikustea jabetza pribatuaren izenean auzo eta herriarengandik sortutako ekimenak nola isilarazten dituzten. Horren aurrean oso tresna ezberdinak ditugu, ohiko web gunetan eta sare sozialetan informazio ugari dago: Twitter-ren:
http://twitter.com/#!/search/kukutza, Flickr-en: http://goo.gl/fRfko, Facebook-en: goo.gl/jhaqa, Youtube-n: http://goo.gl/3lZK3
Ez pentsa horrelako gauzak gurean bakarrik gertatzen diren, Pakistan, Erresuma Batua, EEBB, Sirian, Txinan edo Errusian ahots kritikoak ere “tratatzen” jakin badakite. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »