octubre 20, 2012

Deformatika: Greba orokorra, hauteskundeak, 25S… eta Twitter euskaraz

Bufff, egia esateko ez neukan oso argi nondik hasi hilero zuekin konpartitzen dudan zutabe potolo hau. Eta ez da gai falta dagoelako: Hego Euskal Herrian espero genuen baina arrakasta gehiago izan duen greba orokorra izan dugu. Eguneko kronikarik interesgarriena, betiko moduan, Twitter-ren topatzen dugu (http://goo.gl/6ny8j). Urriaren 21an EAEn hauteskundeak izango ditugu, momentuz lelo nagusia «Denok EHBildu-ren aurka». Gero disfrutatu ditugu estatu polizial batek bakarrik eskaini ditzake irudi odoltsuak, Madrilen Neptuno Plazan Kongresuaren inguruan izandako kontzentrazio jendetsua eta Espainiako poliziak hemendik hainbestetan erakutsitako formak: karga basatiak, infiltratu «biolentoak», frogen fabrikazioa, probokazioak eta gezurrak. To!

Jarraitzen dugu astea estatuko aurrekontuen aurkezpenarekin, bertan mozketa sozialak ikaragarriak dira: bekak, enplegu-formazioan, enplegu-sarietan, memoria historikoan, pentsioetan .. Laburbilduz “giza” kutsua duten programak itzelezko murrizketekin eta, bitartean, Erret etxea, Barne Ministerioa eta Defentsa Ministerioan ia murrizketarik ez. Lehentasunak argi ikusten dira, antza. El Pais-ek azterketa interesgarria egin zuen: http://goo.gl/zmsWJ (Más…)

octubre 16, 2012

Papeles y electrones: La Banda de la Tenaza

LA BANDA DE LA TENAZA
Edward Abbey
Ediciones Berenice

Publicado en 1975 por el desaparecido Edward Abbey, el libro es un canto a la desobediencia civil. Cuatro inadaptados sociales, un exboina verde (con un trueno importante), un cirujano maduro, su amante (sexualmente muy activa) y un guía mormón polígamo (que se encuentra totalmente desubicado dentro del Movimiento de los Santos de los Últimos Días), hartos de que las grandes empresas se hayan cargado el paisaje del Oeste americano, emprenden un particular cruzada. Armados con tenazas emprenderán actos de sabotaje contra instalaciones. El objetivo principal: la presa de Glen Canyon.

© humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 147

octubre 7, 2012

Papeles y electrones: Euskaletxe.cat

Askotan euskal blogosfera lardaskeriaren erresuma zela pentsatzen genuenean, non zaila den bereiztea DBHko ikasleek egindako blogak eta besteak, besterik baldin badago; sustatu.com, zuzeu, ikusi-makusi eta beste dozena erdi horiengatik ez balitz ez genuke jakingo zutabe hau nola bete eta ziur aski laster ez dugu jakingo…  Baina, hara! Hara non topatu dugun webgune itxuroso askoa, profesionala. Non eta Bartzelonako Euskal Etxean.
Webgunea bisitatuta, Bartzelonara bizitzera edo gutxienez oporretara joateko gogoa izan dugu. Literaturaren inguruan hainbat ekintza, hitzaldiak, bertso-afariak, musika, argazkiak eta grafismo erakargarriak hortxe. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »