mayo 21, 2011

Deformatika: Gu ez gara TOM-TO(M)ak

Azken aste hauek ez dira aspergarriak izan, ez. Pribatasunaren alorrean denetarik ikusi dugu, eta guztia ezin txarragoa: Tom-Tom Holandako bezeroen datuak poliziari saltzen (je je, zertarako izango da?), Apple-k bere Ipad eta Iphone gailuetan gordetzen diren geoposizionamendu datuak jasotzen omen ditu etengabe, erabiltzaileak jakin gabe, eta antzekoa egiten omen du Googlek Android erabiltzen duten gailuekin, ezberdintasuna da Android-en etengabe dagoela oharra. Ez dut jakin nahi zer egiten duen Microsoft-ek bere mugikorrekin…
Internet-eko datuak “izkutatzeko” ezagutzen genuen Google Sharing, Android-en WhisperCore, Redphone eta Textsecure daukagu, baina erabat itxia den Iphone edo Ipad batean? Jailbreaking egin eta gero bai, bestela, jai. (Más…)

abril 16, 2011

Deformatika: Libia, Fukushima eta gure sakilaren tamaina

Uff, garai gogorrak bizitzea egokitu zaigu, zalantzarik gabe. Japonian lurrikara, tsunamia eta apokalipsi nuklearra Fukushiman, Euskal Herritik oso gertu daukagu Garoña, honen bikia. Ikaratuta, Nuclenor-reko langileak rapeatzen ikusten ditugun bitartean (http://www.youtube.com/watch?v=51ivXkQXlB4) Twitter-ren #desastrofe da hitza. Nik konprobatuko ditut nire abileziak online joko interaktibo honetan: http://esa21.kennesaw.edu/activities/nukeenergy/nuke.htm, kudeatu zure nuklearra.

Egur gehiago, gerra da eta!

Giza eskubide bortxaketa larriak ematen dira hainbat herrialdetan: Ginea, Birmania, Palestina, Sahara, Marokkon, Bahreinen, besteak beste. Eta baita Libian ere. (Más…)

marzo 12, 2011

Deformatika: Euskal Amarauna

Aldaketa nabariak gauzatzen ari dira internet gertuenean. Azken urteotan garrantzia izan duten web gune batzuk desagertu dira: batzuk euskaltube.org bezala, mantentzeko diru-faltagatik, beste batzuk, apurtu.org eta gaztesarea.net bezalakoak Espainiako barne ministerioak itxita (ikusten duzuenez, ez da Sinde Legea aplikatu behar web gune bat ixteko).

Euskal ziber hodeia desagertzeko zorian?

Ez batzuek irauten dute. Sustatu.com da honen adibiderik garbiena, gaur egun ez du beste garaietan zeukan eragina (parte-hartzaileak “sustatuko irreduktibleak” gisa dira ezagunak). Zabaldu.com-ek ez du mugimendu askorik baina hor dago bere lana egiten. Blogari.net-i buruz ez da gehiegirik entzuten baina bizirik dirau, eta blogak.com-en oraindik ere zer edo zer mugitzen da. (Más…)
« Página anteriorPágina siguiente »