abril 16, 2011

Deformatika: Libia, Fukushima eta gure sakilaren tamaina

Uff, garai gogorrak bizitzea egokitu zaigu, zalantzarik gabe. Japonian lurrikara, tsunamia eta apokalipsi nuklearra Fukushiman, Euskal Herritik oso gertu daukagu Garoña, honen bikia. Ikaratuta, Nuclenor-reko langileak rapeatzen ikusten ditugun bitartean (http://www.youtube.com/watch?v=51ivXkQXlB4) Twitter-ren #desastrofe da hitza. Nik konprobatuko ditut nire abileziak online joko interaktibo honetan: http://esa21.kennesaw.edu/activities/nukeenergy/nuke.htm, kudeatu zure nuklearra.

Egur gehiago, gerra da eta!

Giza eskubide bortxaketa larriak ematen dira hainbat herrialdetan: Ginea, Birmania, Palestina, Sahara, Marokkon, Bahreinen, besteak beste. Eta baita Libian ere.
NBEk bakarrik azken honetan indarra erabiltzeko “baimena” eman du. Gogoan dituzue Espainiako Erregea, Aznar edo Zapaterorekin Gadafik izandako bilerak, mezu gozoak eta argazkiak? Ba orain deabrua omen da. Bitartean Facebook-en Gerraren aurkako taldeak sortzen dira nonahi (http://www.facebook.com/condenaguerra).
Nik, hori bai, baditut beste kezka “gizakiagoak” esku artean: non arraio kokatzen nau nire sakilaren tamainak? Ez, ez da holmesmeter bat.
Webgune honetan http://www.targetmap.com/viewer.aspx?reportId=3073 tamainen mundu mapa agertzen zaigu. Mapa ikusi ondoren… negar egiteko gogoak ala aurpegian irribarre galanta?

Mintxu S. López © humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.100 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 134