
Puff, azkenaldi honetan mugimendu asko egon dira mugikorren munduan, eta guztiak ez dira onerako. Aste luze bat daramagu
“disfrutatzen” Apple-k inposatutako IOS7a. Kexa ugari, bateria agortzen dela gailu zaharretan (edo ez hain berrietan, programaturiko zaharkitzapenaz asko zekien Jobs-ek), info gehiago hemen:
http://goo.gl/7huI1M . Honekin batera aplikazioak berregiteko beharra ere nabarmendu behar dugu.
Beste aldean Android daukagu, ez hain traketsa baina urrats kezkagarri batzuk ematen ere: 4.4 bertsioak KitKat izena izango du (
http://www.android.com/kitkat/), elikagai transgenikoen erregea den Nestlerekin akordioa sinatu eta gero. Kaka, gaizki hasten gara.
Bada beste albiste interesgarria (ala ez, denborak esango digu) cyanogenmod-eko lagunak (
http://www.cyanogenmod.org/) profesionalizatzen direla. Ezagutzen ez badituzu, jakin behar duzu Android-eko azken bertsioak eta moldaketa interesgarri batzuk sortzen dituztela enpresek firmware gaurkotu nahi ez dituzten gailuetan.
(Más…)