mayo 8, 2011

Papeles y electrones: Sustatu

Interneten euskaraz irakurtzeko apeta izan dugun zaharrenok nekez gogoratzen dugu noiz hasi ginen pantailan irakurtzen eta zer irakurtzen genuen hasieran. Nik, zorionez, oso memoria ona daukat eta horri esker, oso erraz ahazten dut dena. (Funes haren ifrentzua nauzue; norberaren buruarekin bakean bizitzeko, pagotxa).
Ene memoriarekin, hala ere, gogoratzen dut, RSS horiek zer diren ikasi baino lehenagoko garaietan, Sustatu.com irakurtzen genuela. Garai haietan blog bat zer zen gutxik zekiten. Gutxik genekien euskaraz berriak irakurtzeko bazegoela Egunkaria eta Argia horietaz gain paperezkoa ez zen aukera; Sustatu, esaterako.
Dagoeneko ez dut gogoratzen zelako itxura zeukan Sustatuk Eire kolorea nagusitu baino lehenagoko garaietan baina gogoan dut beti gustatu zaidala editorearen irizpide zorrotza: leku gutxi gizonezkoen  ikuskari profesionalei, oraindik ere  prentsan kirolak deitzen duten eguneroko topiko beti-berdin bilduma horri. Eta nahi beste leku “albiste” bitxi, freakie eta kuriosoei. Eta polemikarako zirrikituren bat antzemanez gero, azpimarratu. Beti ere, bulegarien produktibitatea jaistea helburu.

© humorenlared.com

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.200 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 135