julio 17, 2012

Deformatika: Ai bankariak, ene lagun maiteak…

Prestatu zure dirua, guztia, bai, bankuek zure dirua nahi dute eta lortuko dute. Oraingoz diru publikoaz jabetu dira, baina ez da nahiko, hemendik gutxira, BEZa igo, soldatak jaitsi, ordu gehiago lan egin, oporrak mugatu, osasun eta hezkuntza zerbitzu publikorik ez, bankak beti irabazten du. Baina lasai, polizia eta militar gehiago izango ditugu truke, estatua gutaz kezkatzen baita.

Espainian Bankiarena izan da sonatuena. Gaur egun ez dakigu zenbat lapurtuko digute, azken 3 astetan 3.000 milioitik 24.000 milioira pasatu da PPkoek oparitu nahi dioten kopurua eta honek ez mugarik, antza. Ratok egin duen kudeaketak bere familiak egindakoaren ildotik doa (http://goo.gl/21EOW) baina tira, zer dira 4 biloi pezeta… Umorez hartu behar dugu Padyllak egiten duen moduan http://goo.gl/Rdyf2.

Euskal Herrian 3 ardatz ditugu: Kutxabank (edo deshauciobank, Stop Desahucios-ekoek salatzen dutenez http://goo.gl/XkbFQ) EAJ eta PPren arteko akordiori esker … haien eskuetan geratzen dira erabakigune guztiak, Bildu eta PSEko ordezkaritza kontutan hartu gabe. Diruarekin ez omen dago demokraziarik.

CAN (Caja de Ahorros de Navarra) jada ez da Nafarra. Caixabank-en dago integraturik eta nortasuna, herrialdean duen egitura etab galtzen du: http://goo.gl/u1qVD.

Eta bukatzeko Caja Laboral-Euskadiko Kutxak Ipar Kutxa irentsiko du. Eta zer geratzen zaigu? Dirua izatekotan (jua jua, emm, barkatu), bilatu beste alternatibak: www.triodos.es, www.proyectofiare.com Banka etikoaren inguruan biltzen dira (bai, badakit kontzeptu kontrajarriak direla). Lehenengoa nahiko garatuta dago, bigarrena, aldiz, bidean.


Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.300 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 145