Gora et Labora: Hasteko, hazteko
![]() |
|
Beren buruei hedabide deitzen dieten boterearen koipe-emaile, gezurtero, opio-banatzaile alaenek egiten duten sasi-informazioaren aurrean, kontra-informazioaren beharra gero eta premiazkoagoa. Egunotan entzun eta irakurritakoak entzun eta irakurri eta gero, Karma dela bide, hasteko, gezurtatze batzuk: Nazioartekoak. Ez da egia Espainiako Erresumak Eurovisionera Rato & The Bandarras bidaliko dituztela Rescue Me abestera. Ez da egia Raxoi jaunak, Invictus filma ikusi eta gero, Casillas Moncloara bermuta (marianito) eta tapak hartzera gonbidatzen zuela. Ez da egia Espainiako Erregeari, desfile batean, himnoaren ordez Labexomorro-labexomorro jarri ziotela. (Más…) |