Gora et Labora: Pedrín
![]() |
|
Batman-Robin, Simon-Garfunkel, Tom-Jerry, Epi-Blas, Mortadelo-Filemón, Asterix-Obelix, Roberto Alcázar-Pedrín… guztiek jasan behar izan zuten garaikideen hitz erdiak. Irriño maltzur batekin ea ez ote ziren oso bakarrik sentituko bi horiek horrelako egoera arriskutsuetan galdetzen zen; ezer esan ez baina entzuleari imajinatzeko eskatu. Monasterio honetan, aitorlekuan zailduenek ere, ezin imajina lezakete bi gizonen arteko adiskidetasun espirituala haragikeriaren lohiak zikin zezakeela. Jakina. Baina kaleko jendea ez da monasteriokoa bezain ondo hezia. (Más…) |