septiembre 17, 2016

Gora et Labora: Kontsumitzaile pasibook

Gogorra da gu ere menpeko garela jakitea.
Ospitale batean nengoen, itxaron gelan bakarrik, aspertuta. Inguruko guztiek beren telefonoei so. Nik bateria gutxi eta hormetan zeuden kartelak irakurtzeari lotu nintzaion.
Tabakoaren kontrako kanpaina. Frogatutzat jotzen zen: 1.- Tabakoa kaltegarria dela epe luzean. 2.- Ez birikietarako bakarrik, neuronetarako ere bai. 3.- Zigarrotxoek mendetasuna itzela sortzen duten 4.000 bat osagai kimiko. 4.- Erretzaile pasibook ere kalte horiek guztien menpe.
Hori irakurrita argitxo gorria piztu zitzaidan, baina ez kimikan oinarrituriko mendekotasuna zaharragatik.
Aspaldidanik nuen susmoa. Taberna batean sartu, pantaila berdea piztuta ikusi eta badaezpada beti bizkarra ematen nion pantailari. Ingurukoengan, baina, ikusten nuen botere hipnotikoa. Pantailetan T5, A3, etab. bere botere katodikoarekin jendea zonbie bihurtzen.
Belarrietatik ere bai. Ni, behintzat, konturatu naiz. Kontsumitzaile pasiboa izan naiz, bai. Txosnetara hurbildu izan naiz, igerilekuko bozgorailuek, autobuseko irratiak…
Kontsumitzaile pasibo ibili naiz. Ezinbestean. Eta ene barne-muinetan entzuten ditut, oraindik ere, aurreko udetako matrakak, “Maimi me lo confirmó! Dame má gasolina! Puerto Rico me lo regaló! Mari Carmen, Mari Carmen, tu hijo está en el afterhour!…”
Adi uhin mendetasun-sortzaileei!

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados