Gora et Labora: Miraria
![]() |
|
Jesu Kristok arrainak eta ogiak biderkatu omen zituen behin. Finantza-sistemak dirua etengabe biderkatzen du. Elkar-eragile ekonomikoek elkarri egiten dizkieten maileguek dirua biderkatzen dute. Antxonek negozio on bat zeukan. 100.000 euro mugitzen zituen urtero. 10.000 irabazten zuen urtero. Behin, bankuari 1.000.000 euro eskatu zizkion. Hortik aurrera urtero 100.000 euro irabazten hasi zen. Kapitalismoaren miraria. Elkarri egindako maileguei esker Banku zentralak inprimatzen duen euro bakoitzeko finantza-sisteman hamar euro sortuko dira.
Airean eraikitako gaztelua ematen du. Noiz edo noiz erortzen da, egia da, baina tira, horrelakoetan guztion artean zuloak estali eta aurrera. Gehienetan irabazi. Gehien arriskatzen dutenek gehiago irabazten dute gehienetan. Antxonek irabazi zuen. Hurrengo batean, milioi bat zeukanez, 10 milioi mailegatu zituen. Hortik irabazi zuen bere lehen milioia. Sistemaren trikimailuak ikasi eta aberastu. Maileguak eskatzeko berdin dio autoak egiteko negozioarekin plazaratu, softwarea, adreiluak, oihalak, torlojuak edo armak. Etorkizuneko balizko irabaziek dirua erakartzen dute. Bankuek dirua mailegatu nahi dute. Donald Trump, Amancio Ortega bezalako Forbes-eko bilionarioek Jesu Kristoren miraria txiki utzi dute. Mozkin pribatu eta galera publikoen garaia da. Apokalipsiaren ataria. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados