febrero 5, 2017

Gora et Labora: Kanoiak ala gurina

Munduko ekonomia primeran dabil. Inoiz baino hobeto.
Goseteak baino arazo latzagoa bihurtu da, oro har, gizentasuna. Pixkanaka-pixkanaka hedatuz doa demokrazia planetako lurralde guztietara.
Munduko boteretsuenak gero eta hobeto konpontzen dira elkarrekin. Txinatarrak eta errusiarrak aspaldiko ameskeria sozialistak ahaztu eta ekoizpen ahalbideen mugaraino iristen saiatzeko ahaleginetan murgildu dira. Behar bezala.
Betidanik, Kapitalismoaren ametsa izan da ekoizpen ahalbideen mugaraino iristea. Muga-mugaraino iristeko ezin dira langabetuak egon, errekurtsoak toperaino zukutu behar dira, teknologia produktiboenak eta lan egiteko erarik produktiboenak erabili behar dira.
Langabeziarekin bukatzea erraza da. Langabetuak proiektu interesgarrietan lanean jar daitezke. Adibidez, alboko herrialdeko pobreen kontrako hesiak eraikitzen, kanoiak ekoizten… Kapitalari mozkinik handienak ekartzen dizkioten produktuak ekoizten. Langabeziarik ez dagoenean zergak errazago murriztu daitezke eta kapitalistek diru gehiago izango dute bere proiektuei ekiteko.
Bikaintasuna lortzeko bi urrats: 1. Kezka ekologistak ahaztea, gurpiletan makilak besterik ez dira-eta. 2. Aberastasun hobeto banatzea.
Munduko zortzi pertsona aberatsenek 3.750.000.000 pobreenek bezain beste aberastasun dute. Zortziak gizonak. Zortziak zuriak.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados