agosto 2, 2017

Gora et Labora: Oporraldia

Uda garaia. Maila espiritual goren batean gaudenontzat betiko jarduerekin segitzeko garaia: baraualdiak, otoitzak, musika sakroa, testu klasikoen etengabeko berrirakurketak…
Baina vulgus-jende askorentzat uda oporrak egiteko garaia besterik ez da: txiringito, txosna, kalimotxo, gehiegizko oturuntzak, siestak telebistaren aurrean, hondartzako parking eguzkitsuak, Repsoleko biserak, hozkailu eramangarriak garagardoz beterik, As, Marca, jar ezak beste gin-tonic bat, izorratu zaigu haizagailua, ez bota harea ume!, zoaz eskuare eta palekin haruntzago, ekarri atzera telefonoa, daturik gabe utziko naun-eta…
Familiakorekin eta lagunekin, aspaldiko partez, elkarrekin luzeago egoteko garaia. Gurasoek seme-alabekin gauzak elkarrekin egiteko garaia. Denbora gehiago elkarri eskaintzeko garaia.
Zutabe hau ez du inork irakurriko. Bestela, irakurleari eskatuko nioke oporraldian espiritu-maila gorago batera igotzeko ahaleginak egiteko. Ikus dezala egunsenti ederra, entzun ditzala kilkerrak, begira diezaiela hurbileko ortziko milaka izar horiei, irakur dezala Duvoisinen itzulpena…
Santutasuna gure esku dago.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados