octubre 6, 2017

Gora et Labora: Infernua

Joan da uda, joan da oporraldia. Pasa dira txiringito egunak, txosna gauak. Igaro dira udako sargoriak, aparkaleku beteak, liburutegi hustuak. Eta hemen gaude, berriro ere, hausnarketa mami-tsuak partekatzeko prest.

Konturatu orduko, Karmaren edizioa ixteko azken minututan, gogoratu dugu klasikoen berrirakurketa noiz edo noiz abandonatu behar dugula gure jakinduria eskuzabal partekatzeko.

Etorriaren bila, oraingoan, Canal 24 horas horretara jo dugu. Hortxe ikusi dugu urakanak daudela Karibe aldean eta dozenaka lagun hil direla, haizeteen eraginez. (Mediterraneoko ur bareetan garai berean zenbat afrikar hil diren ez dute aipatu). Tenislari espainiarrak, saskibaloi jokalari espainiarrak, futbolari espainiarrak… Gero Aita Santua Kolonbian ikusi dugu bakearen alde hitz egiten. Bitartean, pantailaren azpiko aldean, letra-lerro batean, Kataluniako politikariak eta funtzionarioak zer saltsatan sartuko diren laburbiltzen zen. Nazionalista alaenek haien sinekurak galduko dituzte. Eta deskuidatuz gero kartzelara. Legez kanpoko galdeketa egiten ahalegintzeagatik. Elkarbizitza apurtzeagatik. Geure buruari eman diogun elkarbizitza lege-markoa apurtzen saiatzeagatik.

Komunista zahar haiek ekarri dit gogora Canal 24 horas-eko azpiko lerroak. “Abade jauna: infernura joan behar bagaituk, joango gaituk. Baina ez gaituk kikilduko”.

Santutasuna gure esku dago.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados