Gora et Labora: Modern Times
![]() |
|
Garai modernoetara egokitzeko, aurreko batean monasteriora coach bat ekarri genuen. Mindfulness. Lehena: hizkuntza eguneratu beharra genuela. Oraindik ere latinez mintzatzen garen bekatari hauek ez ginela trendy entzun behar izan genuen. Cool izateko monasteriokook marketin pixka bat behar genuela. Interneten saldu, ate ondoan vending saltoki bat inplementatu. Saltzing, zuzendu zion gure anaia batek. “Hori duk eta…” entzun behar izan zuen, “Frankfurt saltxitxak saltzing, bai, vending saltoki bat inplementatu behar duzue zuen komentu honetan. Hi izan behar haiz hemengo CEO. Just do it!”. Ikasgaia entzun eta gero guztiok nahi genuen trendy eta cool izan eta OK?, LOL eta horrelakoak erabili. Bekatari hau kalera irten da ea benetan Apokalipsia hain hurbil ote dagoen ikertzera. Ea Vulgata gelan ahaztu eta Amazonen katalogoak besarkatzeko garaiak benetan ailegatu diren ikustera. Kaleko publizitatea ingelesez. Lehengo taberna batean sartu eta orain pub da. Barrara hurbildu eta betiko hamaiketako beharrean low cost lunch, american breakfast: beicon, sandwichak, eta gero, aukeran, plum cake ala muffins. Prezioek gora. Hurbildu zait morroi bat eta ea inauteriak dagoeneko hasi diren bota dit. Niri. Ehunka txirikorda txikiz apainduta, bera. Jamaika ikusteko jaio gaituk, esan du. Hamaika ikasteko, nik. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados