Gora et Labora: Greba
![]() |
|
Estralurtar batzuk bisitan etorri dira eta hasi dira gure planetako animaliak aztertzen. Laster konturatu dira giza-animalia dela planetan aldaketa nabarmenenak egin dituen animalia. Zenbait intsektu, esate baterako, talde zibilizatuagoak osatzen badute ere gizakiek kilometro koadro asko bete dituzte haien eraikuntzekin. Gainera, planetatik kanpo mezu asko bidali dituzte, gehienak nahi gabe. Aztertzeko animalia klasea. Bisitariek jakin dute eraikuntza handienak dauzkaten inguru batzuetan datorren martxoaren 8rako eme batzuek greba bat prestatzen ari direla. Haien espazio-ontzitik ea eme horiei zein superbotere bideratu pentsatzen ari dira. Gorka Azkarate © humorenlared.com |
Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate
Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados