abril 21, 2018

Gora et Labora: Miribilla rules

Https://t.me/hezkuntzafilm Telegram taldean topatu dugu Miribilla rules izenburua duen bideoa. Badago Vimeon. Miribilla eskola goraipatzeko dokumental laburra. Hogei bat minutu.

Unided Colors of Benetton estiloa. Kultura aniztasuna. Ijitoak, Sahara aldekoak, Aljeriarrak, buru-zapiak, azal beltzaranak, euskaldun bat edo beste, gehienak irakasleak igual… Bilboko Miribilla eskolako ekosistema. Eskola publikoa. Hainbat kultura eta erlijio elkarren ondoan. Elkarrekin jolasteko espazioetan, elkarrekin jantokiak partekatzen… Hainbat menu, hainbat kultura, hainbat sinesmen, hainbat erlijio. Eta guztien gainetik, kultura bateratzailea, kultura nagusia: Athletic.
Elkarrekin abestuz, elkarrekin jolasten, elkarrekin ikasten, elkarrekin kirola egiten; herria, auzoa, eraikitzen. Azken batean guztiok gara berdinak. Kristauak, musulmanak, agnostikoak, ateoak. Feministak, pasotak, ma-txistak, futboleroak, flamenkozaleak… Guztiek dute atea zabalik Miribilla eskolan.

Europan ez baina eskola publikoan bai. Lan merkatuan ere ez.

Eskola publikoaren baitan ez dago klase-borrokarik. Guztiek ematen dute klase berekoak. Soldata minimoa zer den egunkarietatik baino gertuagotik ezagututako jendea. Horrelako eskola publikoetan kultura aniztasuna “saltzen” dute. Klase aniztasunik ez baina.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados