junio 26, 2018

Gora et Labora: Ligatu dut

Kortejatzeari ligatu esaten diote egun. Ni saiatu nintzen behin edo birritan XX. mendean eta, ez dakit zergatik, ez nuen asmatu. Gustuko pertsona inguratzeko nire teknika ez zen batere txarra: begirada sakonekin limurtu, hurbildu eta gai mamitsuekin nire gaitasun intelektualak erakusten nizkion. Ene dohain fsikoen laguntzaz ezin pott egin. (Goiko argazki horretan agertzen den betaurrekodun hori baino erakargarriago nauzue).

Ondo moldatzen nintzen hasieratik. Berdin hitz egin nezakeen metafisikaz zein flosofaren ohiko gaiei buruz. Inguratzen nituen pertsonak, baina, komunera joan behar-edo, eta ez nituen berriro ikusten.

Pertsonekin baino hobeto moldatu izan naiz liburuekin, baina hara non Eklesiastes liburuak gogoratu didan ez dela egokia gizona bere bakardadean betiko bizitzea. Hamarkada batzuk “merkatutik” kanpo eta lagun batek esan dit gaur egun dena sare sozialen bidez egiten dela. Kaixo maitia bezalako zenbait zerbitzutan izena eman eta horra; hitzordu bat.

Geratu gara jatetxe batean afaltzeko, nik gonbidatuko, jakina, eta hara non agertu zaidan gazte erakargarri bat. Ni ikusi eta barrez. Eskatu didan lehena, bion selfe bat. Lagunei erakusteko. “Ez naiz inoiz ibili zu bezain heldua den inorekin”. Afaria atera digute eta ni bakarrizketan nabilen bitartean bera argazkiak egiten ekarri dizkiguten platerei.

Gero, komunera joan da.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados