octubre 6, 2018

Gora et Labora: Proiektuak

Iraila. Irratiko esatariak elkarri lan-urte-berri-on esaka. Hizkuntzak ikasten hasteko garaia. Gimnasioan izena emateko garaia. Bilduma berri baten lehen aleak eskuratzeko garaia. Proiektuak hasteko garaia.
Beraz, proiektuei buruz ikertzen hasi naiz, liburuetan, webguneetan, eta hona natorkizue, ene jakinduriaren amiñi bat zuekin eskuzabal partekatzeko.
1. Proiektuak hasteko baikortasun erabat zabalduekin hasi ohi dira. Nola ez zaio inori lehenago bururatu? Baina, handik gutxira, 2. nahasmendu orokortua. Eta hortik irteteko 3. txantxa, irri, burla, trufa, karmañola fasea. Proiektuari ekin beharrean zalaparta atera, kasaila sortu… eta olgetan ibiltzeko joera. Proiektua hasi orduko nahaste-borraste, kaka-nahaste. Ohikoa izaten da. 4. Horrela, proiektuak lehen krisialdian sartzen dira eta, jakina, errudunen bilaketa kupidagabea eta ustezko errudunen jazarpena, epaiketa, zigorra. 5. Ihesaldiak, koldarkeriak. Azkena ipur-gizena! 6. Garbiketa. Ereduzko zigorra ezarriko zaie inozoenei, inuxenteenei. 7. Gero dator politena, galdutako baikortasuna berreskuratzen da, eta 8. Proiekturen zati bat burutua, inork ez daki, ez, nola. 9. Zailduenek azalduko dute nola egiatan proiektuak itxaropen, esperantza guztiak gailendu dituen. Azkenik, 10. sari banaketak. Zailduenen nagusiek eramango dituzten sariak, jakina.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados