marzo 9, 2019

Gora et Labora: #Kosmopaletismoa

Zutabe honetan zer idatzi ez dakidanean, —hau da, beti—, sare sozialetan sartu eta zerbait plagiatzen hasten naiz.
Goiburuko hitza @marimaistra miretsiari ikasi nion. Traola bilaketa motorrean sartu, eta zutabe hau ia berez idatzi egin da.
Sare sozialak, beti bezala, purrustadez beterik topatu ditugu. Esaterako, euskaraz ibiltzen garelako erruz inportatzen challenge, disapointed, fantastic, unplugged, startups, bezalako hitzak. Tira, Vending batera joan gara, magdalenak erostera eta muffin garesti batzuk saldu nahi izan dizkigute. Corte de Ingleserantz alde egin dugu eta sarrera aldeko parfumes guztien leloak ingelesez. O la la, ma chérie!
Aire freskoa usaindu nahi eta kalean Bizkaia silver week! Zaharrei buruzko astea izendatzeko! Ispiluan: Welcome to the Culinary Nation: Small Nation. Great Taste. Kartel nazionalista horiek Donostiako Udal coolak jarri ditu etxetik ibiltzeko moduko tokietan: Miniature Pintxos Congress. Open- minded governance for your future. Innovation that excites.
Goierri oraindik Goierri. Gaitz erdi. Laster, Basque Highlands. Pixka bat is so much!
Farmaziara joan gara, lasaigarriak behar. Txupete batzuen publizitatearen leloak liluratu gaitu: Dummy-pacifier: for special occasions. Zupaki horietako bat erosi eta ahoan sartu dugu. Plug in.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados