abril 20, 2019

Gora et Labora: Balantzaka

Espainiako azken erregek, Felipe VI “El preparao” horrek, lezio ederra eman zigun zuzenbideaz eta politikaz. Demokrazia eta Legea, balantza batean jarrita, inportanteena: Legea. Errege aitak, “El campechano” hark ere, lezio ederrak eman zituen balantzaka. Esaterako: “Legearen aurrean, guztiok berdinak”.
Espainiako nobelagile-zutabegile-twittero — eta, hala eta guztiz ere, erret-akademiko— batek bere monarkaren tesiarekin bat egin du Oriol Junquerasi Socrates eredutzat jarrita. Akademikoaren esanetan, Sokratesek beti hobetsi zuen Legea. Legea betetzeagatik etsaiak irabazi, eta, azkenean, Estatuak ebatzitakoa betetzearren, ihes egiteko aukera izanda ere, epaia bete eta bere buruaz beste egin zuen. Zita: “Para demostrar que, cuando la ley es justa y democrática, en toda circunstancia está por encima del individuo; e incluso, y ahí está el detalle importante, por encima de la masa vociferante de individuos…”
Artikulua ondo irakurrita, harrigarria bada ere, ematen du testosteronaz oparo dabilen zutabegileak Legea justu eta demokratikotzat jotzen duela beti. Bai Sokratesen garaietan, bai preso politiko katalanak epaitzerakoan. Lekuko gehienak, fiskalak, epaileak, Legea bera, alde batekoak izatea, justu eta demokratikoa ei da. Dura lex sed lex.
Horra Sokratesen benetako lezioa, akademiko jauna: ez zuen ezer idatzita utzi.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados