noviembre 3, 2019

Gora et Labora: Duty free

 

El Prat aireportuko VIP gunean nengoelarik burutu zitzaidan. Nola lor dezakete katalanek euren independentzia? Pirinioetako beste aldeko indepe horiek paper hauek gozamen handiz irakur-tzen dutela jakinda, horra bide orri bat.
Lehentasun osoa eman behar zaie aireportuen eskuduntza lortzeari.
Ikasi mendebaldeko euskal herritar independentistok ere. Guztiok geure buruari eman diogun marko juridiko-politiko hau martxan dagoenetik ez da aireportuen eskuduntza lortzeko bidean ezer aurreratu. Eta prozesaren gakoa izan daiteke.
Galiziar minifundistek ondo zekiten ze inportantea den mugarri bat, noiz edo noiz, zentimetro batzuk behar den norabidean mugitzea. Konstantzia pixka batekin minifundioa latifundioa izateraino heda zitekeen. Amancio Ortegak lezioa geneetan omen daroa.
Eskuduntzak, betiere modu baketsuan lor daitezke. Itxaron behar da Espainiar gobernari batek indepeen botoak noiz beharko eta, oportunitatearen leihoa zabaltzen denean, berrogei urteetan behin edo, boto-babes horren truke, aireportuen eskuduntza eskatu behar da, ez besterik.
Aireportuen eskuduntza lortuz gero, dena maldan behera. Pixkanaka-pixkanaka, diskretoki, galiziar minifundisten ereduari jarraiki, duty free gunea zabaltzen hasi. Urtero % 1 zabalduz gero, nahiko. Gehikuntza esponentzialak independentzia ekarriko. Herrialde osoa paradisu fiskal.

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados