diciembre 11, 2019

Deformatika: Tsunami Democràtic eta hauteskundeak, berriro hauteskundeak

r211_deformatika
Bai, badakit déjà vu batean ari garela bizi momentu honetan, aurreko gezurraldia/hauteskunde kanpaina gogotik oraindik ez dugunean kendu, berriro sartzen gara zurrunbilo kaotiko madarikatu honetan: Españatik faxismo hotsak entzuten dira non-nahi, trifatxitoa, PSOE errepresiozalea, eta Unidas Podemos, banatuta eta ezin. Agian gurean gauzak argiago ikus ditzakegu, betikoei betikoa bozkatu betikoa mantentzeko, tira, betikotasuna, kasu honetan ñabardura batekin, betikoen lehendakaria lehenengo aldiz, publikoki, patronalaren alde eta sindikatu eta langileen mobilizazioen aurka agertu da. Paper hori Ekonomia/Confebask sailburuaren eskuetan uzten zen, kasu honetan EITBko monopolioa daukan Arantza Tapiaren eskuetan, hain zuzen. Araban interesgarria izango da ikustea ea EHBilduko Ruíz de Pinedok berriro PPko hautagaiari eserlekua kentzen dion… Ea.
Inkestazaleak baldin bazarete, gomendatzen dizuet https://electomania.es/ eta, estatu mailan inkesten emaitzak ematea debekatuta dagoenean, haien Andorrako inkestak eta fruten prezioak ;-). Hori bai, ez egin negar euskarazko bertsioarekin…

Tsunamia dator…

Puff, Kataluniari buruz aritzea momentu honetan nahiko aspergarria izan daiteke, laburbilduz: errepresioa, hostiak non-nahi, eta sua-sua, itxaropen hazia. Baina oso interesgarria bilakatu da Tsunami Democràtic-ek koordinatzeko sortu duen APP-a eta Entzutegi Nazioaletik, interneteko zerbitzua ematen duten enpresen laguntzarekin, ezarritako domeinu nagusiaren blokeoa eta sartzeko debekua. Hau irakurtzen duzuenok badakizue aukera ezberdinak daudela “gainditzeko” jarritako zentzura ahalegin hau: Tor (https://www.torproject.org/download/) nabigatzailea edo VPN bat (nik https://protonvpn.com/ gomendatzen dizuet, baina asko daude aukeran) erabiliz. Ah, APPa jaisteko:
https://app.tsunamidemocratic.cat/. Hori bai QR kodigoa beharko duzue erabiltzeko. Hemen oso ondo azaltzen da https://labur.eus/st7OZ.

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.400 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 211