enero 30, 2020

Deformatika: Podcast-ak, informazioaz disfrutatzeko beste aukera oso interesgarria

r212_deformatika
Oso oker ez naiz egongo esaten badut podcast hitza (eta honen azpian dagoena) gehienok ezagutzen duzuela. Komunikazio tresna interesgarria, agian asko pentsatu duzuela berria dela baina justu kontrakoa, urte asko darama amaraunean, baina egia da azkenaldian EEBBetan izan duen arrakasta dela eta, gurean ere zabaldu egin da.Podcasta da komunikatzeko tresna oso merkea (edo doakoa), soinuan oinarritzen dena (ahotsak, elkarrizketak, musika, sintoniak eta kuinak) eta hedatzeko aukera asko dituena. Sakondu nahi baduzue: zelan sortu, zer behar duzuen egiteko, non argitaratu etab… artikulu interesgarria duzue hau: https://labur.eus/1Et8M.

Euskal podcast-fera, ez galdu aukera (ez, ez naiz bertsotan hasiko, lasai)

Garai batean gurean irrati libreek erabiltzen zuten gehien bat eta, betiko moduan, Arabako Hala Bedi Irratia (https://halabedi.eus/) izan da aitzindaria eta gero hasi zen zabaltzen hainbat irrati libre, komunitario eta, nola ez, pribatuetan. EHa bere osotasunean kontutan hartzen duen Arrosa Irratien sarea ekimenean, podcastak (https://labur.eus/PBwEs) aspaldi erabiltzen dira eta emaitza onak izan dira. Beste aukera berriagoa eta baita interesgarria Zuzeu Podcast sarea da (https://podcast.eus/).

Irratientzako oso baliabide interesgarria izaten ari da, azken finean, zuzenean egiten diren irratsaioen bizitza eta hedapena zabaltzeko aukera ezin hobea delako: mugikorrean edo mp3 erreproduktorean entzuten ditugu, eta gure ordenagailuetan, tablet eta bozgorailu inteligenteetan ere disfruta ditzakegu. Baina gogoratu asko direla lagun taldea, kolektibo edota pertsona bakar betek egindakoak eta askotan besteak bezain interesgarriak dira edo are interesgarriagoak…

Aurrekoak baldin badira nire gustuko aukerak euskal podcast-en artean, ezin bukatu beste aukera oso interesgarri batzuk aipatu gabe:

Post Apocalipsis Nau. Madrilgo Radio Vallekas-en egindako hacking, teknologia, sareak eta aktibismoa uztartzen dituen podcast oso interesgarria. https://labur.eus/DIv74.

Autodefensa Informática. Granadako Radio Almainan egiten den hacktibismoaren inguruko podcast polita. https://labur.eus/fZT69.

El acomodador. Soinu bandak gustukoak badituzue, ezin galdu hau podcast hau, hori bai luzeak baina luzeagoak dira episodioak: http://www.elacomodador.org/.

Sangre Fucsia. Gai ezberdinak jorratzen dituzte beti toke femlnistarekin. https://labur.eus/Nhlvi.

Mintxu S. López © humorenlared.com

 

¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.400 puntos de distribución de EL KARMA

Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete

Pincha aquí para ir al sumario de EL KARMA nº 212