febrero 3, 2020

Gora et Labora: Teofagia

 

Loari orduak kendu behar zutabe hau idazteko. Orduak sartu behar liburutegietan, hemeroteketan, sare sozialetan… albiste garrantzitsuenak hautatzeko eta Karmako irakurleari gaurkotasuna argitzeko.

Estreinatu berri dugun mendeko albisterik garrantzitsuena, oraingoz, Robert Sarah teologo jakintsua eta Benedictus PP. XVI, Aita Santu emeritua, elkarlanean ateratako liburuaren agerpena.

Tamalez prentsan ordu bakar batzuk besterik ez zizkioten kontuari eskaini. Guk, esaterako, Euskadi Irratiko solaskide fedebako batzuen iruzkinak entzun, sufritu, behar izan genituen. Eliza Katoliko Santuari errespeturik erakusten ez zion apostata batek, esate baterako, kontuak ez zuela herrialde laiko bateko irrati publiko batean halako arretatik merezi defendatzeaz gain, euskaldunoi gure hizkun-tza garbia konpondu nahi zigun eta Aita Santu edo Aita Saindu emeritu esan beharrean, Pope-edo, Ratzinger jauna-edo, esatea proposatzen zuen. Erratz-ing-er proposatzea besterik ez zitzaion falta. Aita Saindua baino, ondo zaindua. Hitz jolas eskasak, errespetu eskasia. Elizaren Aita emeritua santu izateko merituak, bai, baina teofagia praktikatzeagatik, ez besterik…

Umap.eus horretara jo genuen sare sozialak, gu bezala, sutan egongo zirelakoan, baina ezer bez. Gu izan ginen tertuliano hura txarriboda bateko protagonistatzat proposatu genuen bakarrak!

Gorka Azkarate © humorenlared.com

 

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados