Deformatika: Twitter-retik Mastodonera eta Radiohead
![]() |
|
![]() Ekintza: Egoera honen aurrean Mastodon eta Fedibertsoa (https://labur.eus/kfrNq) aztertzen hasi dira hainbat ekintzaile, kontuak sortu eta migrazioari ekin. Puntu honetan denetarik topa dezakegu, badaude asko saiatzen ari direla sare sozial aske eta deszentralizatu honetan urratsak ematen (antzeko sare sozialak dira baina aldeak ere egon badaude), beste batzuk Twitter-ren argitaratzen duten informazioa klonatu egin dute, eta badaude ere Mastodon ulertu ez dutenak eta hasi dira elefanteak ontzi-denda batean sartuko balira bezala. Ba al dago txapela duen Mastodon-ik? Bai, eta hauek dira Mastodon.eus (https://mastodon.eus/about), momentu honetan 2 mila gora kontu dituena eta jalgi.eus (https://mastodon.jalgi.eus/about), ia 200 kontu dituena. Badaude beste instantzia (azpisare) batzuk mastodon.social bezalakoak edo mastodon.cat, mastodon.madrid etab luzea. Bilatzaile interesgarria hemen topa dezakezue: https://labur.eus/h8R2C. Bukatzeko beste proposamentxo bat, kasu honetan Radiohead taldeak burututakoa, bere material piloa zaletuei eskainiz, liburutegi publikoa izango balitz bezala. Badaude bideoak, kartelak eta beste material grafikoak, diskoak streaming-en etab: https://labur.eus/X3YWM. Mintxu S. López © humorenlared.com |
¿Te has quedado con las ganas? Tienes más de 3.400 puntos de distribución de EL KARMA
Y si quieres la revista en tu casa todos los meses suscríbete