octubre 8, 2020

Gora et Labora: Indultumetroa

Espainiako egungo gobernu soziata-komunista horrek badu zer ikasi Aznar presidentearengandik. Aznarren garaian eman ziren presoentzako indultu, grazia eta barkamen gehien. Azken 25 urteetan ia hamaika mila indultu eman ditu Espainiako botere exekutiboak. Eskuzabalena, Aznarren gobernu gogoangarri hura, Kristoren legionario eta Opuseko ministro haiekin. Izan ere, tradizio kristauak iradoki eta Espainiako legeak bedeinkatzen du, noiz edo noiz, preso bat edo beste askatzea. Edo 11.000 askatzea.

Ingurumenaren aurkako delituak, norbanakoaren askatasunaren aurkakoak, prebarikazioa eta (ezkutuko) diruaren bidegabe erabiltzea, izan dira indultatuenak. Drogen trafikoa gobernatzen ibilitakoak, eta (120 orduko) galdeketetan atxilotuekin nahikoa adeitsu jokatu ez zuen polizia batek edo bestek ere indultua jaso du inoiz. Edo Ministerioren bat edo Banku handi bat gidatzen ibilitako baten batek.

Indultuak emateko arrazoi bat Aste Santua da. Katolikoen kofradiek eta ermandadeek indultu horietako asko bidera-tzen segitzen dute. Teorian kondenatu guztiek baldintza berdinetan jaso dezakete indultua, baina, egia esan, ez dute aukera berdina izango indultua eskatzen badu nazioarteko giza eskubideen aldeko GKE batek edo Aste Santuan kapiroteekin oinutsik desfilatzen duten dohatsuek. Azken hauek aukera bai, besteek nekez.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 215

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados