octubre 20, 2020

Deformatika: Pandemiaren bigarren faserako presta dezagun gure burua… (II)

r167_comosehace

https://meet.jit.si, bideokonferen-tzia plataforma askea, segurua eta pribatutasuna oinarri daukana. Euskaratuta dago eta gurean asko erabiltzen hasi da, gero eta gehiago. Ordenagailuan ez duzu ezer erabili behar, nabigadoreetan erabili dezakezu eta Android eta IOSentzako app-ak ditu. Bilatzen baduzu Zoom, Teams edo antzekoen alternatiba hau da zurea!!!

https://www.duplicati.com/ babes kopiak egiteko sofware librea eta multiplatforma (GNU/Linux, MacOS eta Windows-entzat). Datu guztiak enkriptatzen ditu eta online gorde ditzakezu ohiko zerbi-tzuak erabiliz.

https://cozy.io/ Jende askok erabiltzen du Dropbox, Box, Drive, Mega edo antzeko plataformak bere datuak online gordetzeko. Nik konfidantza askorik ez daukat hauetan eta Cozy izan daiteke proposamen interesgarria, frantziar estatuan sortuan, ez EEBBetan, eta pribatutasuna eta segurtasuna du oinarri. Kontutan hartzekoa. 5GB doan eta gero plan esberdinak dituzte.

Bukatzeko VPNak. Ez da gai erreza, puntuz-puntuko konekzioa zelan segurtatu bide enkriptatua erabiliz, gehien bat gure konekzioa ez bada segurua (taberna, jatetzeko, unibertsitate edo LHko konekzioa erabiltzen ari garelako) edo etxetik konektatuta, ez badugu nahi gure interneteko hornitzaileak jaki dezan zer egiten dugun eta nondik gabiltzan interneten sartzen garenean. Aukerarik zaharrena beti izan da https://openvpn.net/, baina hasi berria bazara, ez da munduko gauzarik errezena konfiguratzeko eta martxan jartzeko. Azkenaldi honetan jokalari berria daukagu: https://www.wireguard.com/, kernel mailan inplementatzen dena eta instalatzeko eta martxan jartzeko askoz errazagoa. Beste aukeratxo bat https://riseup.net/es/vpn da, baina hau da elkarte interesgarri bati lotutako zerbitzua.

Mintxu S. López © elkarma.eus

 

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 215