diciembre 29, 2020

Deformatika: 2020 urte ametsgaiztoa agurtu (I)

r167_comosehace

Bai, badakit nahikoa dela urtea bukatzen denean, izandako urteari begirada bat bota eta datorrenari begira jartzeko ohitura dagoela baina ez da kasua izango zuen Deformatika maitagarrian eta salto egingo dugu zuzenean 2021era, atzera, ia, begiratu gabe.

Nire lehen gomendioa, argi izango duzuenez, segurtasuna, pribatutasuna eta software librearen aldeko aldarrikapen potentea izango da. Argi eta garbi esango dizuet: zuen gailuek zelatatzen zaituztete: mugikorrak, tabletak, ordenagailuak, bozgoragailu “adimendunak”… guztiak daude prestaturik egiten, esaten, bilatzen, idazten, bidaltzen, erosten, komunika-tzen… duzun guztiaren berri zure gailuen benetako jabeei bidaltzeko. Eta jabea ez zara zu: Apple, Google, Amazon, Facebook… etabar luze bat dira.

Alternatibak egon badaude eta kontutan hartu behar dituzue:

https://labur.eus/pribatutasunanagusi Honetan VPNak, mezularitza aplikazioak eta abar luze bat astertzen dute eta baita “zelan-egin” tutorial asko topa ditzakezue, hori bai ingelesez.

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 216