marzo 26, 2021

Gora et Labora: Kontulariarena

Kontalariak azkenean kontu asko kontatu zituen epailearen aurrean. Kontatu zuen nola eramaten zituen kontuak kontulari zenean. Enpresa-gizonen dirua batzeko problema gutxi egoten zen. Dirua eskuzabal ematen zioten. Eskatu gabe. Problema gehiago egoten zen, gero, alderdiko ordezkari batzuekin kontratu batzuk nola esleitu behar ziren “iradoki-tzerakoan”.

Baina alderdia ongi hierarkizatua zegoen. Makinak koipeaz nola, alderdia diruaz hala zebilen. Eta bakoitzak ongi zekien bere lekua zein zen. Eta hierarkiaren arabera banatzen zituen berak gutun-azalak. Benetako hierarkiaren arabera, hierarkia berak ezartzen zuelako. Gutun-azalekin, besteak beste.
Eta kontulariak, sekretuki, bazekien nor zegoen gailurrean, berak eramaten bai-tzituen pastelaren zatirik oparoenak. El Cabrón bezala sinatzea ere.

Pastela deskubritu zenean, baina, hainbeste urte puskak banatzen eta batzuk asaldatu egin ziren kontu gehiegi kontatu zirelako. Ez zuten ondo eraman beste batzuei bai eta haiei ez. Gainera, konturatu orduko, kontulariak milioi batzuk zeuzkan Suitzan. Eta haiek ez.

Kontularia kontalari bihurtu zenean hasieran ondo inbertitzen bazekiela esan zuen milioiak zuritzeko, baina asteak joan, hilabeteak etorri, egunero epaitegian, egunero prentsan, eta, halako batean ahoa berotu eta gehiegizko azalpenak eman zituen gosekil haien aurrean.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 217

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados