abril 7, 2021

Deformatika: Eman dezagun beste urrats bat… askatasunerantz!!! (II)

r167_comosehace

Beste adibide bat: https://labur.eus/ zureinformazioagooglen-en logea-tzen bazara (Googleko Adds Settings da, jakiteko zer nolako perfila daukan Googlek zuri buruz iragarkiak erakusteko) harrituta, izututa eta haserre bukatzeko aukera asko dituzu.

Eta zoritzarrez, pandemia honetan gero eta txarrago jartzen ari dira gauzak, telelana, software pribatiboan oinarritutako bideokonferentziak, lan taldeak, zer eginak, etab. Aukera batzuk aurrekoetan komentatu ditugu, baina ez dago soberan gogoratzea eta handitzea zerrenda hau: https://labur.eus/telelanarakosoftwarelibrea Librezaleko lagunek bildutako eta antolatutako software libre mordoa aurkituko duzu hemen.

Nire proposamenak:
https://meet.jit.si Zoom, Teams eta abarreko alternatiba librea, gainera euskaraz daukagu.
https://signal.org/ WhatsApp eta antzekoak alboratu eta hasi erabiltzen alternatiba hau, edo Wire, Telegram….
https://nextcloud.com/ Google Drive, Docs, Gmail eta abarrekin bukatzeko, hau da nire proposamena, izugarrizko gorakada izan du azken urteotan eta pena merezi du. Zure zerbidorean instala dezakezu, baina frogatu nahi baduzu 8GB kontua sor dezakezu https://cloud.tab.digital/-en. Ah, esan dut hau ere euskaratuta dagoela?

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 217