julio 6, 2021

Deformatika: Faxismoaren aurkako antolakuntza analogikoa eta digitala (hurbilpentxo bat) (I)

r167_comosehace

Bai, badakit oso gai landua dela, baina gero eta behar gehiago ditugu faxismoaren aurkako borroka antolatuan. Eta tresna asko ditugu eskuragarri. Lehengoa beti da analogikoa: beti esan zaigu irakurri, bidaiatu eta elkartu pertsona ezberdinekin, horrek lagunduko digula asko, eta izan daiteke baina Pol Andiñach -ek esaten zuen bezala: Faxismoa fronte posible guztietan borrokatuz sendatzen da. Gehiago sakondu nahi baduzu honetan hona hemen ekimen eta tresna batzuk

https://www.eldiario.es/cultura/rock-une-frenar-fascismo_1_8061284.html Rock-ak bat egiten du faxismoa geldiarazteko. Oso ekimen interesagarria eta bateratzailea. Horrelakoetan beti gogoratzen naiz Woody Guthriek bere kitarrari buruz ziona: “This machine kills fascists”.

https://twitter.com/antifa_selfcare Hau oso kuriosoa da, bot (automatizazio) antifa, ordu erdiro mezu positiboak eta faxismoaren aurkakoak argitaratzen dituena…

Gero badaude oso ekimen interesagarriak, inork espero ez zituenak, “meme”-ren bidez alderdi eta buruzagi faxisten mezuak bertan behera edota desitxuratzen dituztenak. Bilatu amaraunean “K-pop” eta “antifa” eta emaitza interesgarriak topatuko dituzu.

Mintxu S. López © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 218