diciembre 24, 2021

Gora et Labora: Moaiak

Marxismoak aspaldian deskribatu zuen egoera. Sistemak, martxan segitzeko, erregai gehiago behar. Beti.

Trena oso azkar zihoan, baina denek azkarrago joatea nahi. Groucho, makinista, oihukatzen “Egur gehiago! Gerra da!” eta anaiek treneko egurra erauzten lokomotorra elikatzeko, bidaiariak eragozten. Hura zirriparranda!

Gure planetan antzera ei gabiltza. Antonio Turiel bezalako festa-zapuztaileek esaten dute gero eta egur gutxiago erre beharko dugula, ezinbestean. Dagoeneko ezin lehengo erritmoan erauzi. Turielek mainstream ekonomialarien karikatura egiten du: ekonomialari horiek, señoro horiek, diote emakume batek 9 hilabetetan ume bat egin badu, 9 emakumek hilero ume bana egin beharko dutela. Edo eskala ekonomia teknikekin gehiago. Aurrerapenaren alde beti.

Gure sistema galgatu ezin duen trena da. Egurra agortu arte ezin gelditu. Abiadura moteltzeko asmorik ere ez. Mozkinak bizi gaitu. Ea nork mozkin handiago, beti lehian. Hazkunde esponentziala, hamarkadetan. Kontsumo energetiko esponentziala, ekoizpen esponentzialak, oparotasuna. Populazioaren hazkundea esponentziala… Umeek bakarrik esaten dute Errege biluzik dagoela: ezin izango zaiola zirriparranda honi luzaro eutsi!

Tira! Pazko uhartean zuhaitz gutxi geratzen badira ere, erre ditzagun. “Egur gehiago! Gerra da!”.

Gorka Azkarate © elkarma.eus

Pincha aquí para descargarte el PDF de EL KARMA 220

Pincha aquí para ir a otras columnas de Gorka Azkarate

Pincha aquí para ir a las columnas de los colaboradores más buscados